2014(e)ko abenduaren 8(a), astelehena

TXIKITATIK HOBETO

Argazki honetan ikusten dugun bezala, gizarteak eragin handia dauka arraza ezberdintasunetan.













Walt Disney-eko filmen istorioak, munduko herrialde ezberdinetan ematen dira. Adibidez:

  • ALADDIN (Saudi Arabia)
  • MULAN (Txina)
  • LEHOI ERREGEA (Afrika)
  • POKAHONTAS (Hego Amerika)
Haur Hezkuntzako umeek herrialde eta kultura ezberdinak era atsegingarri batean ezagutzeko aukera ona da.




Jostailuen iragarkietan rolak aldatzen ari dira eta gero eta genero ezberdintasun gutxiago ikusten dugu.







Horrez gain, ezberdintasun hauek kentzeko lan handia egin behar da oraindik. Baina, Haur Hezkuntzan gai hauek lantzen badira eta umeak kontzientziatzen badira, errazago izango da.

2014(e)ko abenduaren 1(a), astelehena

KOLORETAKO LAGUNAK



Kulturartekotasuna, abesti edo olerkien bidez landu dezakegu Haur Hezkuntzan. Hemen uzten dizuet "Amigos de colores" olerkia. Haur Hezkuntzako bigarren zikloa lantzeko aproposa izan daiteke, ikasteko olerki erraza delako. Metodo honen bidez, umeek kulturartekotasunaren garrantzia ikasiko dute eta klasean etorkinen bat baldin badago, informazioa edo ezagutzak konpartitu ahal dituzte. Eskola batzuek, olerki hau erabiltzen dute Bakearen Egunean edo Kultura-astean Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin.

2014(e)ko azaroaren 11(a), asteartea

GENEROA HAUR HEZKUNTZAN

Aste honetako saioan, generoari buruz hitz egingo dut.
Pasaden astean, Komunikazio Gaitasunaren Garapena irakasgaian gai honi buruz hitz egin genuen, batez ere, nola agertzen ziren genero ezberdintasunak Haur Hezkuntzako ipuinetan. Beraz, aproposa iruditu zait informazio hori blogan ipintzea.
Haur Literaturan, genero ezberdintasun asko agertzen dira. Hona hemen adibide batzuk:

EMAKUMEZKO PERTSONAIETAN:

  • Balioak eta irudiak: etxeko lana (amantala), umeen zaintza, bigarren mailako pertsonaietan, gizonaren laguntzaile rolean, biktimak eta sariak heroientzat, ahultasuna. sentsibilitatea, etab.
  • Hiztegia: zailtasunak gainditu, galduta sentitu, konpontzen lagundu...

GIZONEZKO PERTSONAIAK:

  • Balioak eta irudiak: buruzagitza edo autoritatea (besaulkia), erabakiak hartzea (sari emailea, diruduna), argitasuna (betaurrekoak), indarra (ezpata), bakartasuna, ekintza.
  • Hiztegia: irabazi, argitu, aurkitu, erabaki

Emakumearen irudiaren ikerketan, fase batzuk daude:
  1. IMITAZIO FASEA: emakumezko idazleek gizonak asmatu dituen mitoak onartzen dituzte.
  2. PROTESTA FASEA: emakumearen mitoak saihesten ditu eta gizonarenak bere egiten ditu.
  3. ERAIKUNTZA FASEA: emakumeak desberdintasunetik eraikitzen du bere irudia.
  • Rol alderantzikatzea: emakumeak gizonaren balioak onartzen ditu eta emakumeari itsasten dizkio: gizarte hierarkiko bat defendatuz.

Hemen ditugu sexismoa saihesteko teknika batzuk:
  • Desberdintasunean sakontzen duten hitzak saihestu behar dira.
  • Kontzeptu patriarkalak saihestu behar dira.
  • Ipuinetan nesken parte-hartze aktiboa behin eta berriz agertu behar da.

Sexu bien arteko afektibotasuna lantzen diren ipuinak kontuan hartu behar dira. Eta gizarte rolak sortzeko giza-emeen askatasunean nabarmendu behar da. 


Haur Hezkuntzako gela batean kontzientziatu behar dugu gai honi buruz. Horretarako andereñok galdera hauek planteatu ditzake:
  • Neskei kolore arrosako gelan lo egiten zenuten? Mutilek urdinetan?
  • Gustura zeundeten horrela? Nola margotuko zenukete zuon gela? 
  • Nolakoa da Txanogorritxu? (Galdera hau egiterakoan, ikasleen erantzunak izango dira: ile horia, argala... Walt Disneyren arabera. Baina hemen irakaslearen esku hartzea garrantzi handia izango du Txanogorritxuren irudi desberdinak erakusten). 

Kritikotasuna lantzea gelan aproposa da ere. Irakasleak beste ipuin batzuetako irudiak hartuta, galdera hauek planteatu ahal ditu:
  • Zuon etxean aita besaulkian egoten da ama harrikoa egiten dagoen bitartean?
  • Irudi bi. Aita besaulkian eserita eta ama puntua egiten. Hau da zuon etxean gertatzen dena?
  • Beste irudi batzuk. Aita liburua irakurtzen eta ama jaten ematen. Eta beste hau?
  • Norena da autoa? Norena da erosketen karroa?

Orain ikusi ahal ditugu nolakoa den emakumearen irudia ipuin ezagun hauetan:

TXANOGORRITXU:
  • Neskatoak ez du agindua betetzen.
  • Gizon ehiztariak lagundu behar dute Txanogorritxu eta bere amona.
EDURNEZURI ETA 7 IPOTXAK:
  • Edurnezuri etxean geratzen da.
  • Ipotxak basora doaz lanera. Printzeak berpizten du.
ERRAUSKINE:
  • Errauskine etxeko lanak egiten eta negarrez.
  • Printzeak aurkitzen du.


Ondorio bezala esan dezakegu, Haur Literaturan genero ezberdintasunak hainbat direla eta irakaslearen papera oso garrantzitsua dela ezberdintasun horiek haurrekin lantzeko eta hobetzeko.

2014(e)ko azaroaren 2(a), igandea

KULTURARTEKOTASUNA HAUR HEZKUNTZAN

Kulturartekotasuna gure gizartean  dagoen gai garrantzitsu bat da, eta umeek txikitatik ezagutu behar dute. Horregatik Haur Hezkuntzan landu ahal izateko, hoberena jolasak dira.

Hauek dira Intenerneten aurkitutako munduko jolas batzuk: 


-Jolasaren izena: Taia-ya-taia.
-Jatorria: Libia.       
-Iturria (nondik lortu den jolasa): Cajón desastre. (2010). Juegos multiculturales.
-Helburuak: Harrapatzailea adi egotea, erreakzionatzeko gaitasuna, estrategia (harrapatzailea jendea harrapatzen dagoen bitartean konturatzea besteak atzean egongo direla bizkarra ukitu nahian).
-Haurren adina: 5 urte.
-Partaide kopurua:  Gutxienez 6 pertsona.
-Materiala:  Gometxak.
-Deskribapena: Jolas honetan harrapari bat egongo da eta jokoa hasteko prest dagoenean, “taia-ya-taia” esango du. Momentu honetan hanka baten gainean ipiniko da eta beste jokalariak harrapatzera joango da. Beste jokalari guztiek gometxa bat edukiko dute eta, hau, harrapariaren bizkarrean itsatsi beharko dute. Harrapariak hanka baten gainean dagoelarik beste jokalariren bat harrapatuz gero, azken hau lurrean eseri beharko da jolasa amaitu arte. Bestalde, guztiok ukitzen badute bizkarrean edota pertsona bat harrapatzean bi hankak ipintzen baditu lurrean,  jokoa berriro hasiko da rolak errespetatuz.



-Jolasaren izena: Shepherd and Wolf (Artzaina eta otsoa).

-Jatorria: Estatu Batuak.

-Iturria (nondik lortu den jolasa): Izargarai, I., Martiarena N. eta Susperregi, X. (2005). Betiko jolasak.Oiartzun:  Oiartzungo Udala.

-Helburuak: Azkartasuna, arreta mantentzea, talde lana.

-Haurren adina:  5 urte.
-Partaide kopurua: Gutxienez 6 pertsona.
-Materiala: Ezer ez.
-Deskribapena: Jokalari batek  shepherd-en (artzainaren) rola beteko du, beste batek wolf-ena (otsoarena) eta beste guztiak ardienak. 
Lurrean bi marra margotuko dira, elkarrekiko paraleloak eta beraien artean tokia utziz. Artzaina marra baten atzean jarriko da eta ardiak bestearen atzean. Otsoa bi marren artean dagoen espazioan kokatuko da. Artzainak bi edo hiru ardi batera deituko ditu beren izenez. Aipatutako jokalariak bere marratik bestera pasa beharko dira otsoak hauek ukitu gabe, ukituak izanez gero, izozturik geratuko baitira. 
Beste marrara iristen diren ardiak,bertan geratuko dira mugitu gabe, dagoeneko aske. Artzainak, izozturik dauden ardiak berreskuratu ditzake, hauek ukitzen baditu, otsoak bera harrapatu gabe –noski–
Azken ardiaren izena esaten denean, jolasa amaituko da. Honela, artzainak lortu dituen ardiak zenbatuko dira, baita otsoak izozturik dituenak ere. Ardi gehien lortu dituenak irabazi egingo du.




-Jolasaren izena: Pasando el aro (Uztaia pasatzen).
-Jatorria: El Salvador.
-Iturria (nondik lortu den jolasa): Bantulá, J. eta Mora J. M. (2002). Juegos multiculturales. 255 juegos tradicionales para un  mundo global.
-Helburuak: Motrizitate lodia garatzea, talde lana  (kideak laguntzea), gorputzaren mugak ezagutzea, gorputzaren malgutasuna.
-Haurren adina: 5 urtetik gora.
-Partaide kopurua: Gutxienez 4 pertsona (uztai batekin).
-Materiala: 2 uztai borobil talde bakoitzeko. Lau guztira.
-Deskribapena: Jolas honetarako, haurrek bi borobil osatu beharko dituzte eskuak elkarri emanez. Borobil hauen erditik hiru uztai sartuko dira,  katea berriro itxiz. Joko honen helburua, uztaiak borobilari bira guztia ematea da, umeek bere gorputza uztaitik sartuz eta beti ere eskuak askatu gabe.





-Jolasaren izena: Lokotxak.

-Jatorria: Euskadi.

-Iturria (nondik lortu den jolasa): Izargarai, I., Martiarena N. eta Susperregi, X. (2005). Betiko jolasak.Oiartzun:  Oiartzungo Udala.

-Helburuak: Talde lana, azkartasuna, teknika, koordinazioa: taldekoa nahiz indibiduala.
-Haurren adina: 5 urtetik gora.

-Partaide kopurua:  Gutxienez 10 pertsona.
-Materiala: Lokotxak edo honen funtzioa bete dezaketen objektuak (harriak, zapatak…)
-Deskribapena: Jolas honek, beste zenbait euskal jolas bezala, baserrian du jatorria. Non antzina, baserritarrek artoa errenkaz errenka jasotzen zuten saskietan.




-Jolasaren izena: Lur, zeru, ur.

-Jatorria: Errusia.

-Iturria (nondik lortu den jolasa): Izargarai, I., Martiarena N. eta Susperregi, X. (2005). Betiko jolasak.Oiartzun:  Oiartzungo Udala.

-Helburuak: Hiztegia lantzea, pentsatzeko azkartasuna, talde lana.

-Haurren adina:  5 urte (4 urtetik aurrera).
-Partaide kopurua: Gutxienez 6 pertsona.
-Materiala: Ezer ez.

-Deskribapena: Bi talde egingo dira eta bata bestearen aurka arituko dira. Taldeetako batek “lur”, “zeru” edo “ur” esango du. Honekin batera, kopuru bat ere aipatuko dute. Adibidez: “Lur” eta “bost”. Hau entzutean, beste taldekoek bildu eta ahalik eta azkarren lurreko bost animalien izenak esan beharko dituzte. Lortuz gero, puntu bat eskuratuko dute. Ez badute lortzen, galdetu duen taldeak eskuratuko du puntua. Jolasarekin jarraitzeko, beste oraingoan beste taldeak nongo animalia eta kopurua. Gomendagarria da animalia kopuru bat zehaztea (5-15 animalia bitartean).






Jolas gehiago aurkitzeko: "JOLASBILDUMA" blogan.



2014(e)ko urriaren 25(a), larunbata

Zer dira kulturartekotasuna eta generoa?

Lehengo saio honetan, kulturartekotasuna eta generoa zer diren azalduko dut.

Eskolan bi esanahi ditu "kulturarteko hezkuntza": alde batetik, mundu kulturanitz batean egoki bizitzeko prestakuntzari esaten zaio, ikasle guztiek behar duten prestakuntza, alegia. Bestalde, termino horrekin izendatu ohi da etorkinen seme-alaben trataera ikastetxean.

"Genero" kontzeptuak maskulinotasuna eta femeninotasuna eraikitzeko prozesu psikosozialari egiten dio erreferentzia. Prozesu hori pertsona baten  sexua zein den jakiten denean hasten da (sarritan, jaio baino lehen), eta sozializaio prozesuaren bidez eraikitzen da, pertsona horren izateko, sentitzeko eta jarduteko era markatuko duen rol bat eskeintzen zaionean.


Bi definizioak kontuan izanda, hurrengo saioan, gai hauek Haur Hezkuntzan nola landu ahal diren azalduko dut, umeek txikitatik gure gizartean dauden bi gai nagusi hauek ezagutu behar dituztelako.








Informazioa: Mondragon Unibertsitateko artikulua eta CEAR-Euskadiren Teoria-koadernoak.

2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

BLOGAREN AURKEZPENA


Blog honetan nire ustez hezkuntzan dauden bi gai interesgarriei buruz hitz egingo dut: KULTURARTEKOTASUNA ETA GENERO EZBERDINTASUNAK. Haur Hezkuntzan lantzeko aproposak dira eta horretarako, Internet-en bilatutako informazioa eta nire iritzia erabiliko dut.
Astean behin idatziko dut.