2014(e)ko azaroaren 2(a), igandea

KULTURARTEKOTASUNA HAUR HEZKUNTZAN

Kulturartekotasuna gure gizartean  dagoen gai garrantzitsu bat da, eta umeek txikitatik ezagutu behar dute. Horregatik Haur Hezkuntzan landu ahal izateko, hoberena jolasak dira.

Hauek dira Intenerneten aurkitutako munduko jolas batzuk: 


-Jolasaren izena: Taia-ya-taia.
-Jatorria: Libia.       
-Iturria (nondik lortu den jolasa): Cajón desastre. (2010). Juegos multiculturales.
-Helburuak: Harrapatzailea adi egotea, erreakzionatzeko gaitasuna, estrategia (harrapatzailea jendea harrapatzen dagoen bitartean konturatzea besteak atzean egongo direla bizkarra ukitu nahian).
-Haurren adina: 5 urte.
-Partaide kopurua:  Gutxienez 6 pertsona.
-Materiala:  Gometxak.
-Deskribapena: Jolas honetan harrapari bat egongo da eta jokoa hasteko prest dagoenean, “taia-ya-taia” esango du. Momentu honetan hanka baten gainean ipiniko da eta beste jokalariak harrapatzera joango da. Beste jokalari guztiek gometxa bat edukiko dute eta, hau, harrapariaren bizkarrean itsatsi beharko dute. Harrapariak hanka baten gainean dagoelarik beste jokalariren bat harrapatuz gero, azken hau lurrean eseri beharko da jolasa amaitu arte. Bestalde, guztiok ukitzen badute bizkarrean edota pertsona bat harrapatzean bi hankak ipintzen baditu lurrean,  jokoa berriro hasiko da rolak errespetatuz.



-Jolasaren izena: Shepherd and Wolf (Artzaina eta otsoa).

-Jatorria: Estatu Batuak.

-Iturria (nondik lortu den jolasa): Izargarai, I., Martiarena N. eta Susperregi, X. (2005). Betiko jolasak.Oiartzun:  Oiartzungo Udala.

-Helburuak: Azkartasuna, arreta mantentzea, talde lana.

-Haurren adina:  5 urte.
-Partaide kopurua: Gutxienez 6 pertsona.
-Materiala: Ezer ez.
-Deskribapena: Jokalari batek  shepherd-en (artzainaren) rola beteko du, beste batek wolf-ena (otsoarena) eta beste guztiak ardienak. 
Lurrean bi marra margotuko dira, elkarrekiko paraleloak eta beraien artean tokia utziz. Artzaina marra baten atzean jarriko da eta ardiak bestearen atzean. Otsoa bi marren artean dagoen espazioan kokatuko da. Artzainak bi edo hiru ardi batera deituko ditu beren izenez. Aipatutako jokalariak bere marratik bestera pasa beharko dira otsoak hauek ukitu gabe, ukituak izanez gero, izozturik geratuko baitira. 
Beste marrara iristen diren ardiak,bertan geratuko dira mugitu gabe, dagoeneko aske. Artzainak, izozturik dauden ardiak berreskuratu ditzake, hauek ukitzen baditu, otsoak bera harrapatu gabe –noski–
Azken ardiaren izena esaten denean, jolasa amaituko da. Honela, artzainak lortu dituen ardiak zenbatuko dira, baita otsoak izozturik dituenak ere. Ardi gehien lortu dituenak irabazi egingo du.




-Jolasaren izena: Pasando el aro (Uztaia pasatzen).
-Jatorria: El Salvador.
-Iturria (nondik lortu den jolasa): Bantulá, J. eta Mora J. M. (2002). Juegos multiculturales. 255 juegos tradicionales para un  mundo global.
-Helburuak: Motrizitate lodia garatzea, talde lana  (kideak laguntzea), gorputzaren mugak ezagutzea, gorputzaren malgutasuna.
-Haurren adina: 5 urtetik gora.
-Partaide kopurua: Gutxienez 4 pertsona (uztai batekin).
-Materiala: 2 uztai borobil talde bakoitzeko. Lau guztira.
-Deskribapena: Jolas honetarako, haurrek bi borobil osatu beharko dituzte eskuak elkarri emanez. Borobil hauen erditik hiru uztai sartuko dira,  katea berriro itxiz. Joko honen helburua, uztaiak borobilari bira guztia ematea da, umeek bere gorputza uztaitik sartuz eta beti ere eskuak askatu gabe.





-Jolasaren izena: Lokotxak.

-Jatorria: Euskadi.

-Iturria (nondik lortu den jolasa): Izargarai, I., Martiarena N. eta Susperregi, X. (2005). Betiko jolasak.Oiartzun:  Oiartzungo Udala.

-Helburuak: Talde lana, azkartasuna, teknika, koordinazioa: taldekoa nahiz indibiduala.
-Haurren adina: 5 urtetik gora.

-Partaide kopurua:  Gutxienez 10 pertsona.
-Materiala: Lokotxak edo honen funtzioa bete dezaketen objektuak (harriak, zapatak…)
-Deskribapena: Jolas honek, beste zenbait euskal jolas bezala, baserrian du jatorria. Non antzina, baserritarrek artoa errenkaz errenka jasotzen zuten saskietan.




-Jolasaren izena: Lur, zeru, ur.

-Jatorria: Errusia.

-Iturria (nondik lortu den jolasa): Izargarai, I., Martiarena N. eta Susperregi, X. (2005). Betiko jolasak.Oiartzun:  Oiartzungo Udala.

-Helburuak: Hiztegia lantzea, pentsatzeko azkartasuna, talde lana.

-Haurren adina:  5 urte (4 urtetik aurrera).
-Partaide kopurua: Gutxienez 6 pertsona.
-Materiala: Ezer ez.

-Deskribapena: Bi talde egingo dira eta bata bestearen aurka arituko dira. Taldeetako batek “lur”, “zeru” edo “ur” esango du. Honekin batera, kopuru bat ere aipatuko dute. Adibidez: “Lur” eta “bost”. Hau entzutean, beste taldekoek bildu eta ahalik eta azkarren lurreko bost animalien izenak esan beharko dituzte. Lortuz gero, puntu bat eskuratuko dute. Ez badute lortzen, galdetu duen taldeak eskuratuko du puntua. Jolasarekin jarraitzeko, beste oraingoan beste taldeak nongo animalia eta kopurua. Gomendagarria da animalia kopuru bat zehaztea (5-15 animalia bitartean).






Jolas gehiago aurkitzeko: "JOLASBILDUMA" blogan.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina