2014(e)ko azaroaren 11(a), asteartea

GENEROA HAUR HEZKUNTZAN

Aste honetako saioan, generoari buruz hitz egingo dut.
Pasaden astean, Komunikazio Gaitasunaren Garapena irakasgaian gai honi buruz hitz egin genuen, batez ere, nola agertzen ziren genero ezberdintasunak Haur Hezkuntzako ipuinetan. Beraz, aproposa iruditu zait informazio hori blogan ipintzea.
Haur Literaturan, genero ezberdintasun asko agertzen dira. Hona hemen adibide batzuk:

EMAKUMEZKO PERTSONAIETAN:

  • Balioak eta irudiak: etxeko lana (amantala), umeen zaintza, bigarren mailako pertsonaietan, gizonaren laguntzaile rolean, biktimak eta sariak heroientzat, ahultasuna. sentsibilitatea, etab.
  • Hiztegia: zailtasunak gainditu, galduta sentitu, konpontzen lagundu...

GIZONEZKO PERTSONAIAK:

  • Balioak eta irudiak: buruzagitza edo autoritatea (besaulkia), erabakiak hartzea (sari emailea, diruduna), argitasuna (betaurrekoak), indarra (ezpata), bakartasuna, ekintza.
  • Hiztegia: irabazi, argitu, aurkitu, erabaki

Emakumearen irudiaren ikerketan, fase batzuk daude:
  1. IMITAZIO FASEA: emakumezko idazleek gizonak asmatu dituen mitoak onartzen dituzte.
  2. PROTESTA FASEA: emakumearen mitoak saihesten ditu eta gizonarenak bere egiten ditu.
  3. ERAIKUNTZA FASEA: emakumeak desberdintasunetik eraikitzen du bere irudia.
  • Rol alderantzikatzea: emakumeak gizonaren balioak onartzen ditu eta emakumeari itsasten dizkio: gizarte hierarkiko bat defendatuz.

Hemen ditugu sexismoa saihesteko teknika batzuk:
  • Desberdintasunean sakontzen duten hitzak saihestu behar dira.
  • Kontzeptu patriarkalak saihestu behar dira.
  • Ipuinetan nesken parte-hartze aktiboa behin eta berriz agertu behar da.

Sexu bien arteko afektibotasuna lantzen diren ipuinak kontuan hartu behar dira. Eta gizarte rolak sortzeko giza-emeen askatasunean nabarmendu behar da. 


Haur Hezkuntzako gela batean kontzientziatu behar dugu gai honi buruz. Horretarako andereñok galdera hauek planteatu ditzake:
  • Neskei kolore arrosako gelan lo egiten zenuten? Mutilek urdinetan?
  • Gustura zeundeten horrela? Nola margotuko zenukete zuon gela? 
  • Nolakoa da Txanogorritxu? (Galdera hau egiterakoan, ikasleen erantzunak izango dira: ile horia, argala... Walt Disneyren arabera. Baina hemen irakaslearen esku hartzea garrantzi handia izango du Txanogorritxuren irudi desberdinak erakusten). 

Kritikotasuna lantzea gelan aproposa da ere. Irakasleak beste ipuin batzuetako irudiak hartuta, galdera hauek planteatu ahal ditu:
  • Zuon etxean aita besaulkian egoten da ama harrikoa egiten dagoen bitartean?
  • Irudi bi. Aita besaulkian eserita eta ama puntua egiten. Hau da zuon etxean gertatzen dena?
  • Beste irudi batzuk. Aita liburua irakurtzen eta ama jaten ematen. Eta beste hau?
  • Norena da autoa? Norena da erosketen karroa?

Orain ikusi ahal ditugu nolakoa den emakumearen irudia ipuin ezagun hauetan:

TXANOGORRITXU:
  • Neskatoak ez du agindua betetzen.
  • Gizon ehiztariak lagundu behar dute Txanogorritxu eta bere amona.
EDURNEZURI ETA 7 IPOTXAK:
  • Edurnezuri etxean geratzen da.
  • Ipotxak basora doaz lanera. Printzeak berpizten du.
ERRAUSKINE:
  • Errauskine etxeko lanak egiten eta negarrez.
  • Printzeak aurkitzen du.


Ondorio bezala esan dezakegu, Haur Literaturan genero ezberdintasunak hainbat direla eta irakaslearen papera oso garrantzitsua dela ezberdintasun horiek haurrekin lantzeko eta hobetzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina